•°o.O·єиαиα·O.o°•
Aupi!! espero que os guste mi blog.

Ardiak eta belarra

Behin artzain batek atera zuen bere artaldea larrera, oso belar ona zegoen toki batera, eta ardiei esan zien: -Larre ona daukazue gaur, eta nahikoa jandakoan, etorri etxera.

Iluntzean etorri ziren ardiak etxera eta nagusiak galdetu zien:

-Nahikoa jan al duzue?

-Batere ez dugu jan-erantzun zioten ardiek.

-Zer bada?

-Jaten hasten ginen bakoitzean, «aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago» esaten zigun belarrak, etaaaa… egun guztian ibili eta ibili, ez dugu ezertxo ere jan.

-Ez zarete tonto txarrak-esan zien artzainak-; hurrena hori esaten dizuenean, «bertan goxo» esan eta bertan gelditu zaitezte nahikoa jan arte.

Hurrengo egunean joan ziren berriz ere ardiak larretoki on hartara, eta belarra hasi zitzaien esanez:

-Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago…

Baina oraingoan ardiek erantzuten zuten:

-Bertan goxo, bertan goxo…

Iluntze hartan nahikoa janda itzuli ziren etxera.

Garai hartan gauza guztiek zekiten hizketan: belarrek, sasiek, arbolek eta animaliek ere bai. Bakar bakarrik goroldioak ez omen zekien. Beste gauza guztiak bildu ziren goroldioari hizketan irakatsi behar ziotela-ta, eta irakasten hasi zirenean denak mutututa gelditu omen ziren.
Horregatik geroztik gauza horiek denek ez dute gehiago hizketan egiten.

Batzuk esaten dute oraindik ere ardiek eta belarrak hitzegiten dutela elkarrekin. Ardiak lanera ateratzen direnean, belarrak esaten omen die:

-Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago… Ardiak ibiltzen dira pixka batean batetik bestera, eta azkenean «beeee, beeee…» eginez, bertan gelditzen dira.
Beeee, beeee… horrek «bertan goxo, bertan goxo» esan nahi omen du.

Una respuesta to “Ardiak eta belarra”

  1. Hay alguna falta de ortografía en tu blog ¿descuido?… cámbialas y el blog estará perfecto. Sigue escribiendo.


Deja un comentario